XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baiña A. Olabide zena
A. Errandoneari ere oso ederki derizkio.
Bereala idatzi zidan egiñalak egingo zitula.
Provincial'a Ameriketan zala, ta idatziko ziola.
Itz onak eman ditute beintzat.
Bitartean, esan oi dana,
Zu etortzerako eskuzkoa onera karraiatuko ba'genu, emen asko legunduko liguteke kopiak ateratzen eta.
Emen bero bero asi dira lanerako bideak egiten.
A. Mauro atzo Paris'a ioana da
Revista bat aterako omen genuke etxe ontan eta liburuak ere bai.
Ederki nago emen.
Gelan berogarria ipiñi didate.
S. Agustiñen
Ba dauka bearra.
Xabarraldi asko xamar dauzka.
Beraz, bazatorrela zu ere.
Asko pozten gera.
Aita Agapito emen da.
Nitaz arreta aundia artzen du.
Ni polikixago; oiñazerik ez, esatekorik; loa nekez xamarra...
Bestela, gizendu naiz eta itxura ederra daukat, sekulan baiño obea, ta osasuna ere bai.
Pozten naiz zureak ere ongi izatearekin.
Goraintzi Augustin'dar oieri, eta Memento.